ARGIA

Argia aldizkaria bideoa

Argia aldizkarirako elkarrizketa egin zidaten, bideo modura ere kaleratuko zena. Molotoff Irratiko estudioan grabatu genuen, nire irrati saioaren parte balitz bezala (hau nashasketa, ezta?). Euskal rapari buruzko bideo interesgarri baten parte izan zen. Gorka Bereziartua kazetariak egin zuen. Eskerrik asko Gorka eta bideoan parte hartu zuten lagun guztiei. 

HEMEN irakur daiteke erreportajea
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2188/rapa-euskaraz 

HEMEN ikusi daiteke bideoa
https://www.youtube.com/watch?v=-8tz1de-Cbg

 

Aritz Sound system-Argia

Aritz Sound System eta hainbat lagunek emanaldia eskainiko dute igandean Gurutze Santuaren plazan 19:00etatik aurrera. Aritz Usandizaga bertako kidea da eta Lezon eskainiko duten emanaldiaren inguruan zein jorratzen duten musika estiloen inguruan hitz egin du, atsegin handiz. Aurretik Selektah Kolektiboko partaide izan da Usandizaga. 

Zer da EGITEN DUZUENA? 
Gu ez gara talde finko bat, gauzak egiteko elkartzen gara, eta bakoitzak askatasun osoa daukagu bere aldetik nahi duena egiteko. Horrela ibiltzen gara, baina gero gauza batzuk egiteko elkartzen gara. Lezon iaz Bertso Sound system egin genuen, esate baterako. Bertsolariak, rap abeslariak eta break dantzariak elkartu ginen eta iaz, bi lagun izan ziren graffitiak egiten baita ere. Aurten ere antzeko zerbait egiteko asmoa dugu. Iaz bi gauza ezberdin egin genuen, aipatutako emanaldi hori eta gero, bestetik, hip-hop eguna egin genuen beste egun batean, festetatik kanpo. Rap abeslari euskaldunekin eta break dantzariekin aritzeko asmoa dugu. 
 

 

 

 

 

Lezoko Hip-Hop egunaren karteletako bat...

 

Zein musika estilo jorratzen du Aritz Sound Systemek? 


Musika beltza da jorratzen dugun estiloa. Normalean, rap eta reggae-a erabiltzen dugu oinarri bezala eta horien gainean abeslariek abesten dute. 


Zein harrera dauka zuek erabiltzen duzuen musika estiloak? 


Gaztetxoen artean harrera ona izaten du. Estatu mailan modan dagoen estilo bat da, baina estatu mailan egiten den rap estiloa guri ez zaigu asko gustatzen. Urteak daramatzagu musika beltza Euskal Herrian zabaldu nahian, baina beti ere euskaraz eta mezu eta letra ezkertiar batetik. Horregatik, orain Bilbo eta Barakaldoko abeslariekin  ari gara lanean (Norte Apache, 121 Krew eta Maisha MC).

Ezkerrean abeslari gaztea (izena ez dut gogoan, barkamenak) eta eskuinean Rayco Norte Apache. Lezon.

 

Gurea nahiko estilo berria edo ezezaguna bada neurri batean eta hori zabaltzeko nahiko lan badaukagu, baina gure asmoa ahalik eta gehien zabaltzea da, rap zaletuak diren gaztetxoak rap-a euskaraz egiten has daitezen. Guk ikusten duguna gazteen artean zaletasuna badagoela da, gustatzen zaiela, baina beraiek hasten badira musika egiten edo abestean, erdaraz hasten dira, estatuan egiten denaren eraginagatik. 



Helduen artean, berriz, pixkanaka sartzen ari diren estilo bat dela uste duzu? 


Orain dela 10 urte gu ibiltzen ginen lekuetan, txosnetan edo gaztetxean esate baterako, hasiera batean ez zegoen ondo ikusia. Nik pentsatzen dut aurreiritzi asko zeudela estatuan egiten zenagatik, edota estiloa beragatik. Baina gauzak aldatu dira, ez nik pentsatzen nuen bezain azkar, nahiko mantso doalako, baina jendea irekitzen ari da.

Abeslari gazteentzako tartea, Lezoko 2006ko Hip-Hop egunean...

 

Gu ibiltzen garen lekuetan, urteak izan dira rocka eta euskal taldeak ibili izan da. Txosnak rockaren eremua ziren, euskal rock-aren eremua, eta gaizki ikusia zegoen beste musika estilo bat sartzea. Horretan lan egiten aritu gara urte askotan pixka bat zabaltzeagatik eta aldatzeagatik espazio horiek, eta orokorrean jendeak aukera izan dezan beste musika batzuk eta beste estilo zein kultura batzuk ezagutzeko. Hori ematen ari da, baina leku askotan hori zabaldu da nahiko zentzu kritikorik gabe, eta horrek kezkatu egiten nau. Eta hori ez da guk nahi duguna. Kritikoak izan behar gara jasotzen dugun musikarekin, gauza bat da estilo bat gehiago edo gutxiago gustatzea eta beste gauza bat edozer onartzea. 

Nola lortzen da zuen estilo gizarteko esparru ezberdinetara zabaltzea? 


Lan askorekin. Musika jartzen ibiltzen naiz naiz nire aldetik, bertso sound system jaialdiak egiten ditugu, bai partaide zein gonbidatu bezala. 

Zer eskainiko diezue zuen emanaldira joango direnei? 


Ahal dugun onena. Gustuko musika, euskaraz abestutako rap-a, break dance... Hemen oso ezaguna ez den estiloa denez, jendeari emanaldia ikusteko gonbita luzatuko nieke.